Euroliga, 28. jardunldia
Baskoniak azken segundoetan lortu du garaipena, Janningesen hirukoari esker
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek asko sufritu dute azken laurdenera arte, orduan irauli dute partida eta azkenean 73-72 gailendu dira.
Matt Janningek amaierarako hiru segundoren faltan sartutako hirukoak eta Tornike Shengeliak Luke Sikmari jarritako txapelak garaipena eman diote Baskoniari Buesa Arenan Alba Brelinen aurka jokatutako Euroligako partidan. Gasteiztarrek 17 puntuko aldea iraultzea lortu dute lehiaketako 28. jardunaldian.
Arabarrak negargarri aritu dira hirugarren laurdenean, baina laugarrenean egindako 16 eta 0eko partzialak partida berdindu du eta azkenean laugarren garaipena jarraian lortu dute, lehen aldiz, Euroligan.
Hasierako minutuetan bi taldeak ez dira batere ondo aritu erasoan, defentsek gauzak oso zail jarri baitizkiete. Gauzak horrela lehen 10 minutuak 15na amaitu dira.
Ondoren, alemaniarrek bolada ona harrapatu dute, hiruko sei saskiratze egin dituzte jarraian, eta lehen alde handia zabaltzea lortu dute: 19-29 partidako 13. minutuan.
Baskoniak erreakzionatu egin du Micahel Eric kantxan sartu denean. Hurrengo partziala euren aldekoa izan da, 8 eta 0, eta alde hori nabarmen murriztea lortu dute. Alba Berlinek, hala ere, kanpoko jaurtiketetan min egiten jarraitu du, eta Shengeliak hartutako atsedena ondo aprobetxatu du hirugarren laurdenera 29-39ko emaitzarekin iristeko.
Laurden horretan alemaniarrek berriro zuloa zabaldu dute markagailuan eta 39-56 jarri dira aurretik, Jonas Mattiseckek egindako hirukoarekin. Baina Dusko Ivanovicen taldeak ez du amore eman eta 59 puntura berdintzea lortu du.
Azken laurdenean, eta 61na eta 70na egin ostean, Janningen hiruko batek garaipena eman die arabarrei, Alba 70 eta 72 aurretik zenean.
Fitxa teknikoa:
73 - Kirolbet Baskonia (15+14+19+25): Christon (14), Janning (10), Miguel González (-), Shengelia (24) eta Eric (7) -hasierako boskotea-, Henry (2), Diop (11), Fall (-) eta Polonara (5).
72 - Alba Berlin (15+24+20+13): Hermannsson (5), Giffey (14), Eriksson (16), Sikma (9) eta Nnoko (3) -hasierako bokotea-, Delow (3), Mattisseck (8), Nikic (-), Ogbe (5), Thiemann (6) eta Cavanaugh (3).
#GameOn | ¿ Energy. Hard work. Win. ¿#GoazenBaskonia pic.twitter.com/8CaqNweJcw
— Saski Baskonia (@Baskonia) March 6, 2020