Bilbon, 12:00etan
Asteartean, Superkopa Endesarako zozketa
Erredakzioa
Txapelketa Bizkaiko hiruburuan jokatuko da irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta bertan Caja Laboralek, Bilbao Basketek, Real Madrilek eta Regal Bartzelonak hartuko dute parte.
Astearte honetan Superkopa Endesarako zozketa egingo da Bilbon. Denboraldiko aurreneko txapelketa izango da. Bertan
lau taldek hartuko dute parte: Bartzelona Regal, azken Superkopako eta aurtengo Liga irabazlea, Bizkaia Bilbao Basket, ligako txapeldunordea; eta Real Madril eta Caja Laboral, nazioarteko
txapelketetan lortutako emaitzei eta kirol-kozienteari esker sailkatuta, hurrenez hurren.
Superkopa Bizkaiko hiruburuan jokatuko da irailaren 30ean eta urriaren 1ean.