Endesa Liga
Michael Ericek eta Matt Janningek ez dute Baskonian jarraituko
Erredakzioa
Klubak jakinarazi duenez, pibot nigeriarrak eta eskolta estatubatuarrak ez dute taldean segituko. Janningek hiru denboraldi osatu ditu Baskonian, eta bakarra Ericek.
Michael Ericek eta Matt Janningek ez dute Kirolbet Baskonian jarraituko. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Pibot Nigeriarrak denboraldi bat osatu du talde gasteiztarrean, eta hiru denboraldi bete ditu eskolta estatubatuarrak. Duela astebete, Endesa Liga irabazi zuten Baskoniarekin.
Ericek 28 neurketa jokatu ditu Euroligan, batez beste 5,7 puntu eta 2,7 errebote erdietsita. Endesa Ligan ere 28 partida jokatu ditu, neurketako 7 puntu eta ia 4 errebote eskuratuta. Aurreikusten zena baino maila baxuagoa eman du Ericek amaitu berri den denboraldi honetan.
Janningek 184 partida ofizial jokatu ditu Arabako taldearekin Endesa Liga eta Euroliga txapelketak kontutan hartuta. Estatubatuarrak ere ez du klubak espero zuen maila eman.
Baskoniak eskerrak eman dizkie bi jokalariei "konpromiso eta profesionaltasunagatik" eta zorte ona opatu die etorkizunerako, "maila pertsonalean zein profesionalean".
Berrocalek ez du Ivanovicen laguntzaile izaten jarraituko
Josep Maria Berrocalek ez du Baskonian jarraituko Dusko Ivanovicen laguntzaile bezala. Montenegroko entrenatzaileak kontratua berritu ostean, aldaketak egingo ditu talde teknikoan eta Luka Svilar prestatzaile fisikoak ere taldea utziko du.
Berrocal 2019ko abuztuan irits zen Kirolbet Baskoniara Velimir Perasovicen laguntzaile moduan, eta Perasovic kargugabetu zutenean taldea zuzendu zuen San Pablo Burgosen aurkako partidan, porrota jaso zuelarik. Dusko Ivanovicek taldea zuzentzeko ardura hartu zuenean, Berrocalek laguntzaile karguan jarraitu zuen, eta ez zen elkarrekin lan egiten zuten lehen aldia izan, Panathinaikosen elkarrekin egon baitziren. Orain, beste bide bt hartuko du kataluniarrak.
Luka Svilar prestatzaile fisikoaren kasua ezberdina da, taldea uzten baitu lau denboraldiz jokalarien prestaketaz arduratu ondoren.