Hirugarren fitxaketa
Tonye Jekiri, Baskoniako jokalari berria
Erredakzioa
Pibot postuan jokatzen duen nigeriarrak, bi urterako kontratua sinatu du. Euroligako bigarren errebote jasotzaile onena izan da.
Kirolbet Baskoniak Tonye Jekiri fitxatu du datozen bi denboraldietarako eta Endesa Ligako txapeldunak egiten duen hirugarren fitxaketa da. Pibot postuan jokatzen duen nigeriarrak 26 urte ditu, eta 2,12 metro neurtzen du. Euroligako bigarren errebote jasotzaile onena izan da denboraldi honetan.
Jekiri, Frantziako Asvel Villeurbanne taldetik iritsi da Baskoniara. Estatu Batuetako "Hurricanes" taldean hasi zen jokatzen. Ondoren, Belgikako eta Turkiako ligetan jokatu zuen, eta iaz fitxatu zuen Asvel Villeurbannek, Euroligan debuta egiteko aukera eman ziolarik.
Frantziako ligan, 7,8 puntu, 6,2 errebote eta 12,7ko balorazioa erdietsi zituen batez beste. Euroligan, aldiz, 8,7 puntu, 7,5 errebote eta 12,8ko balorazioa lortu zituen.