Ofiziala
Khadeen Carrington trinitatearra fitxatu du Baskoniak
Erredakzioa
Trinidad eta Tobagoko jokalariak hurrengo bi denboraldietarako kontratu sinatuko du Baskoniako taldearekin.
Kirolbet Baskoniak ofizial egin du Khadeen Carringtonen fitxaketa. Trinidad eta Tobagoko jokalariak hurrengo bi denboraldiak emango ditu Arabako taldearekin.
Endesa Ligako txapeldunak hurrengo denboraldirako fitxaketak egiteari jarraitzen dio. Fitxaketa berriak 25 urte ditu eta, 1.93 metroko altuerakin, antolatzaile edo eskolta postuetan jokatu dezake.
Azken denboraldian, Alemaniako MHP Riesen Ludwisburg taldean jokatu du. Bertan, taldeak bigarren postua lortu du eta jokalariak berak txapelketako hirugarren saskiratzaile nagusia izan da, 17.2 puntuko batez bestekoarekin.