2021era arte
Zoran Dragicek Gasteizen jarraituko du
eitb.eus
Esloveniako jokalaria Dusko Ivanovicen aginduetara egongo da datorren denboraldian.
Zoran Dragic eta Saski Baskonia akordiora heldu dira eta Esloveniako jokalariak Gasteizen jarraituko du urtebete. Beraz, hegalekoak 2021ra arte gutxienez jokatuko du Baskoniako taldean.
Dragicek 31 urte ditu eta Gasteizera 2020ko urtarrilean heldu zen bere esperientzia, kalitatea eta izaera taldeari emateko. Egunak aurrera joan ahala geroz eta garrantzitsuago izan zen taldean eta Dusko Ivanovicek minutu asko eman zizkion denboraldia amaieran Endesa Ligako irabazteko.