KORONABIRUSA
Bigarren kasu positiboa Baskonian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jokalaria bakartuta eta "osasun egoera onean" dago. Gainerako taldekideei beste proba batzuk egingo dizkiete datozen orduetan.
TD Systems Baskoniak ostegun honetan jakitera eman duenez, taldeko beste jokalari batek positibo eman du koronabirusean, asteazkenean egindako proben ostean. “Onik dago, eta bere etxean isolatuta”, zehaztu du klubak
Horrenbestez, Gasteizko taldeak atzematen duen bigarren kasua da aurretik ere beste jokalari baten positiboaren berri eman baitzuen.
Klubak adierazi duenez, talde osoari (jokalari zein teknikari) egindako bigarren kontroletan agertutako kasu positibo berri horren ondoren, "osasun-agintariek, ACB ligak, Kirol Kontseilu Nagusiak eta klubak berak ezarritako protokoloa aktibatu da". Horrela, probak errepikatuko dizkiete jokalari eta teknikari guztiei datozen orduetan.