Aurkezpen partida
Caja Laboralek eskuratu du Diputazio Saria
Erredakzioa
Gasteizko taldeak Real Madril gainditu du 75-68 partida orekatu batean.
Caja Laboralek Real Madrid gainditu du Diputazio Sarian (75-68), 2011-2012 denboraldiari begira talde arabarrak egin duen aurkezpen partidan.
Lehen zatian parekatua egon da neurketa, baina hirugarren laurdenean markagailuan aurrea hartu du Baskoniak eta azken unera arte errentari eutsi dio. Zuriak azken unera arte saiatu dira.
Fitxa teknikoa:
75. Caja Laboral (19+13+25+): Heurtel (4), Oleson (8), San Emeterio (18), Teletovic (16), Milko Bjelica (6)-hasierako bostekoa-, Nemanja Bjelica (6), Ribas (4), Seraphin (8), Prigioni (5), Musli.
68. Real Madril (20+9+22+): Rodriguez (6), Rudy (7), Suarez (2), Mirotic (11), Begic (7)- hasierako bostekoa -, Velickovic (10), Tomic (2), Pocius (2), Reyes (4), Carroll (7), Llull (10).