Itxi

Euskal Kopa

Caja Laboral-Lagun Aro GBC, (83-81): Arabarren garaipena eta finalera

Erredakzioa

Gasteiztarrek oso gaizki jokatu dute bigarren laurdenean, baina atsedenaldiaren ondoren etorri da Baskoniaren erreakzioa. Bilbao Basketen aurka jokatuko dute finala urtarrilaren 11n.

Caja Laboral Baskoniak 83-81 irabazi dio Lagun Aro GBC taldeari. Argazkia: EITB

Caja Laboral Baskoniak garaipena eta Euskal Koparako finalerako txartela lortu ditu Lagun Aro GBC taldeari 83-81 irabazita finalerdietan. Finala, urriaren 11n jokatuko dute gasteiztarrek Bizkaia Bilbao Basketen aurka.

Partida hasieran hainbat lan eman zion Lagun Arok Caja Laborali eta gipuzkoarrak bi puntuko abantailarekin iritsi ziren lehen laurdenaren amaierara (20-22). Bigarren laurdenean Lagun Arok jipoia eman zion Baskoniari eta atsedenaldira hamabost puntuko aldearekin iritsi zen talde donostiarra (35-50).

Partidaren bigarren zatian Caja Laboral hobeto jokatzen eta aldeak murrizten hasi zen. Horrela, hirugarren laurdena puntu bakarreko desabantailarekin bukatzea lortu zuten arabarrek (59-60). Azken laurdena oso berdindua izan zen, baina Baskonia maneiatu zen hobeto azken minutu horietan. Bukaeran, Caja Laboralentzat garaipena 83-81eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

83. Caja Laboral (20+15+26+22): Heurtel (4), Oleson (3), San Emeterio (9), Teletovic, Milko Bjelica (8)-hasierako bostekoa-, Nemanja Bjelica (15), Ribas (17), Seraphin (21) eta Prigioni (6).

81. Lagun Aro (22+28+11+20): Salgado (5), Baron (22), Vidal (9), Panko (11), Doblas (16), -hasierako bostekoa-, Neto (8), Papamakarios (6), Lorant (4) eta Adeleke.