Ostiralean
400 zalek ikusiko dute zuzenean Baskonia - Real Madril partida Buesa Arenan
eitb.eus
Euroligako neurketa ikusteko zozketa batean sartu beharko dira talde gasteiztarraren abonatuak.
TD Systems Baskonia taldeak zaleekin Buesa Arena pabiloiako harmailetan egingo du debuta Euroligan.
Partida ostiralean jokatuko da gaueko 21:00etan eta aurkaria Real Madril izango da.
Guztira 600 pertsonentzat ematen du baimena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Euroligako protokolak, aldiz, esaten du 200 pertsona behar direla ekitaldiaren antolakuntzarako, tartean, jokalariak, teknikariak, epaileak, telebistako langileak, segurtasuna, garbiketako jendea...
Beraz, 400 sarrera izango dira zaleentzat, 200 enpresetako abonatuentzat eta beste 200 abonatu partikularrentzat.
Euroligako neurketa ikusteko zozketa batean sartu beharko dira talde gasteiztarraren abonatu horiek.