Euroliga, 2. jardunaldia
Baskonia galtzaile atera da Izar Gorriaren aurka, partida txarra eginda (90-73)
Agentziak | Erredakzioa
Dusko Ivanovicen taldea atzetik izan da neurketa osoan eta ez du erakusti talde serbiarrari aurre egiteko gaitasunik.
TD Systems Baskoniak galdu egin du ostiral honetan Belgradoko Aleksandar Nikolic Hall kantxan Izar Gorriaren aurka jokatutako Euroligako bigarren jardunaldiko partida (90-73). Etxeko taldea jaun eta jabe izan da neurketa osoan eta merezita lortu du garaipena.
Lehen jardunaldian, talde gasteiztarra aise nagusitu zitzaion Real Madrili baina bigarren jardunaldi honetan kale egin du, eta nabarmen gainera. Ivanovicen jokalariak atzetik izan dira markagailuan denbora guztian, eta egoera iraultzeko egin dituzten ahaleginek ez dute ondoriorik izan. Arabarrak makal aritu dira arabarrak erasoan.
Jordan Lloyd jokalariak 30 puntu egin ditu eta Baskoniari min handia egin dio. Berari eskera hasi da Izar Gorria markagailuan aldea zabaltzen (33-23,18. minutuan). Marko Simonovic ere bikain aritu da, bost hirukotik lau sartu ditu. Partida hirugarren laurdenean hautsi dute eta horrek ez du atzera bultarik izan.
Rokas Giedaitis izan da arabarren artean onena, 26 punturekin, eta Vildoza ere txukun aritu da, baina ez da nahikoa izan. 60 eta 48 gerturatu da Baskonia momentu batean, baina hobekuntza horrek ez du jarraipenik izan. Partida bukaeran oso eroso aritu dira serbiarrak, markagailuko aldea eta gasteiztarren ezina ikusita.
Ivanovicek minutu pare bat bakarrik eman dizkio Zoran Dragici, eta partida nabarmen galtzen ari zirela ikusita, ez du berriro kantxan sartu (90-73).
Fitxa teknikoa
90-.IZAR GORRIA: Hall (7), Loyd (30), Lazic (2), Simonovic (16) eta Kuzmic (8) --hasierako boskotea--; Walden (9), Davidovac (6), Reath (3), Dobric (3), Jagodic-Kuridza (6) eta Simanic (-).
73-.TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza (13), Polonara (10), Giedraitis (26), Raieste (-) eta Fall (-) --hasierako boskotea-- Henry (6), Sedekerskis (4), Peters (9), Jekiri (2), Diop (3), Dragic (-) eta Kurucs (-).
PARTZIALAK: 23-16, 13-15, 29-18, 25-24.
#Live | Final from Aleksandar Nikolic Hall#GoazenBaskonia pic.twitter.com/e9vQtqtNhs
— Saski Baskonia (@Baskonia) October 9, 2020