Itxi

Euroliga

Caja Laboral Baskoniak Lauko Finalera heldu nahi du, lau urte geroago

Erredakzioa

Gasteizko taldea Olinpiakos, Fenerbahce, Bilbao Basket, Nancy eta Cantu taldeekin borrokan arituko da, 16 talde onenen artean egoteko.

Lau urtetan zehar ezer lortu gabe, Baskoniak Lauko Finalera heldu nahi du. Argazkia: EFE

Baskoniak asteazkenean hasiko du Euroligako aurtengo ibilbidea, Istanbulen, Fenerbahceren kontra. Gasteizko taldea Olinpiakosen, Bilbao Basketen, Nancyren, Canturen eta aipatutako talde turkiarraren kontra lehiatuko da, A taldean.

Gasteizko taldeak Istanbulen jokatuko den Lauko Finalerako sailkapena lortu nahi du, lau urte geroago. Hara heldu baino lehen, Dusko Ivanovicen taldeak liderra izan nahi du, kantxa faktorea ziurtatzeko.

Bestalde, gasteiztarrek eta bilbotarrek Europako saskibaloi lehiaketetan inoiz izan den lehen euskal derbia jokatuko dute aurten.

Albisteak (1)