EUROLIGA
Baskonia Zeniten aurka azaroaren 23an neurtuko da eta Albaren aurka urtarrilaren 5ean
EITB.EUS
Koronabirusarengatik atzeratutako Ivanovicen taldeko partiden data berriak argitaratu ditu Euroligak.
Koronabirusarengatik atzeratutako Baskoniako partiden data berriak argitaratu ditu Euroligak: Zenit San Petersburgo azaroaren 23an hartuko du eta Alba Berlin urtarrilaren 5ean bisitatuko du.
Errusiarren aurkako norgehiagoka txapelketa kontinentalaren hirugarren jardunaldiari dagokio eta azkenean, azaroaren 23an -astelehena- jokatuko da, 19:30etik aurrera, Fernando Buesa Arenan. Izan ere, Endesa Ligako atsedenarekin bat egiten du.
Bestalde, Aito Garcia Renesesen taldearen kontrako partida, ligako bosgarren jardunaldiari dagokiona, urtarrilaren 5ean -asteartea- jokatuko da, 20:00etatik aurrera, Berlinen. Baskoniak CSKA Moscu hartuko du hiru egun geroago, beraz, aste bikoitza izango da.