Euroleague
Caja Laboral-Cantú: Garaipenaren bila etxean
ERREDAKZIOA
Caja Laboral Baskonia etxean estreinatuko da Euroligan Cantú italiarraren aurka.
Gasteiztarrek kontinenteko txapelketa garaipenarekin hasi zuten Istanbulen Fenerbahceren aurka joan den astean. Orain, Iradier Arenan garaipena bilatuko dute bere zaletuen aurrean.
Joey Dorsey duda izango da Dusko Ivanovicentzat. Pibotak orain dela hiru aste hartu zuen min ezker hatz lodian eta gainerako taldekideekin entrenatu arren, min ematen dio baloia ukitzean. Azken momentuan jakingo du jokalariak Baskoniako elastikoarekin debutatuko duen edo ez.
Cantú klasiko bat da Europan. Etxeko txapelketan dotore aritu zen iaz eta Europarako txartela eskuratu zuen arazo gabe. Ez du jokalari izar esanguratsurik, baina bere taldekako lanean gailentzen da. Vladimir Micov, Baskoniako jokalari ohia, talde italiarrean jokatzen du orain.