Euroliga
Gasteiztarrek astea borobildu nahi dute
eitb.eus
Fenerbahceri irabazi eta gero sasoian ez dagoen Panathinaikos talde greziarraren aurka jokatuko dute gasteiztarrek etxean (20:30).
TD Systems Baskoniak Europako beste talde handi eta txapeldun bat izango du aurrean gaur Buesa Arenan iluntzeko 20:30ean. Sasoiko ez dagoen Panathinaikos izango dute aurrean gasteiztarrek.
Greziarrek jokatutako zazpi partidetatik bi soilik irabazi dituzte eta bost galdu, azkena Valentzia Basketen kontra (95-83) eta sailkapenean beheko postuetan daude. Gainera, Gasteizen jokatutako hamabi partidetatik hiru aldiz bakarrik irabazi dute.
Dusko Ivanovicen taldea, ordea, Fenerbahce (86-68) irabazi eta gero hiru garaipen eta lau porrotekin sailkapenean hamaikagarren tokian da.
Baskoniako Alec Petersek bere partidarik onena egin zuen Euroligako azken neurketan eta baliteke Ivanovicek jokalariaren mailarik onena berreskuratzea eta gaurko partidako gakoa izatea ere.
FITXA TEKNIKOA
TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza, Dragic, Giedraitis, Polonara eta Jekiri --ustezko hasierako bostekoal--; Peters, Henry, Diop, Fall, Sedekerskis, Raieste eta Kurucs.
PANATHINAIKOS: Foster, Sant-Roos, White, Papapetrou v Papagiannis --ustezko hasierako bostekoa--; Mack, Bochoridis, Kaselakis, Mitoglou, Nedovic, Bentil eta Auguste.
Epaileak: Latisevs, Pastusiak eta Hordov.
Pabiloia: Buesa Arena.
Orduan: 20.30