3. JARDUNALDIA
Zenitek Baskoniaren bolada ona eten du (70-77)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ivanovicen taldeak hirugarren garaipena lortu nahi zuen jarraian Euroligan, play-off postuetara hurbiltzeko, baina ezin izan du.
TD Systems Baskoniak 70-77 galdu du Fernando Buesa Arenan, Zenit San Petersburgo Errusiako taldearen aurka, eta porrot horrek geldiarazi egin du berriro Euroligako fase erregularreko lehen zortzi postuetara hurbiltzeko ahaleginean, eta balantze negatiboarekin utzi du (4-5).
Azken hamar minutuen hasiera ez da batere ona izan Baskoniaren aldetik. Zubkoven hiruko batek eta Gudaitisen bi gehi bateko batek aldea hamar puntutik gora eraman dute (51-62), eta horrek sendotu egin du Zenit eta erantzunik gabe utzi du Baskonia.
Fitxa teknikoa:
70 - TD Systems Baskonia (13+15+23+19): Vildoza (11), Kurucs (-), Giedraitis (15), Polonara (8) eta Jekiri (7) -hasierako bostekoa-, Henry (4), Sedekerskis (-), Diop (-), Fall (8), Peters (8) eta Dragic (9).
77 - Zenit St.Petersburgo (10+24+22+21): Pangos (9), Hollins (-), Ponitka (18), Will Thomas (1) eta Gudaitis (13) -hasierako bostekoa- Rivers (3), Fridzon (2), Baron (11), Khvostov (-), Zubkov (6) eta Poythress (14).
Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Fernando Rocha (Portugal) eta Unos Obrknezevic (Serbia). Ez dute inor kanporatu. Teknika adierazi diote etxekoen aulkiari (13. min).