5. jardunaldia
Blancos de Rueda-Caja Laboral (64-76): Garaipen erraza
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen mutilek arazorik gabe gainidtu dute Valladolideko taldea. Atsedenaldiaren ostean Baskoniak gehiago sakatu du eta etxeko taldeak ezin izan du arabarren erasoa gelditu.
Caja Laboralek garaipen garrantzitsua eskuratu du Valladoliden. Arabako taldeak 64-76 gainditu du Blancos de Rueda bigarren zati bikina egin eta gero. San Emeteriok ederki gidatu du gasteiztarren erasoa.
Ivanovicen mutilek agintzen hasi dute norgehiagoka eta 0-6ko partzial garrantzitsua lortu du Caja Laboralek. Hala ere Blancos de Ruedak erasoan sakatu egin du eta Robinsonen puntuei esker 9-13 jarri dira Valladolideko jokalariak. Oleosnek arabarren erasoa gidatu du eta Baskoniak 13-19 markagailuan goitik bukatu du aurreneko laurdena.
Erasoan sakatzen jarraitu dute gasteiztarrek bigarren laurdenean eta 10 puntuko aldea lortu dute (13-23). Pixkanaka Valladolidek saskiraketak lortu dite eta Ricardo Urizen gidaritzapean 34-33 jarri da etxeko taldea. Atsedenaldian 36-36ko markagailuarekin norgehiagoka berdinduta egon da.
Hirugarren laurdenean Ivanovicen taldeak aurrerapauso garrantzitsua eman du erasoan eta Kevin Seraphinek ederki agindu du taula azpian. Baskoniak arazorik gabe eutsi du defentsan eta markagailuan aurrea hartu du. Teletovicen hiruko saskiraketa bati esker 47-56 jarri dira gasteiztarrak.
Azkenengo laurdenean Caja Laboralek erraz kontrolatu du markagailua eta Blancos de Ruedak ezin izan du markagailua irauli. San Emeteriok ederki gidatu du taldea eta arabarrek garaipena eskuratu dute (64-76).
Fitxa teknikoa:
64 - Blancos de Rueda (13+23+11+17): Dumas (-), Umeh (2), Robinson (14), Toure (6), Seawright (12) -hasierako bostekoa-, Nacho Martin (6), Diego Garcia (9), Uriz (7), Isaac Lopez (4), Bagaric (2) eta Zamora (2).
76 - Caja Laboral (19+17+20+20): Heurtel (10), Nemanja Bjelica (5), Oleson (7), Teletovic (17), Seraphin (12) -hasierako bostekoa-, Milko Bjelica (4), Dorsey (-), Prigioni (2), San Emeterio (17), Williams (2) eta Ribas (-).