Itxi

Endesa Liga

Caja Laboral-Blusens Monbus (72-53): Aurrerapauso garrantzitsua

Erredakzioa

Arabako taldeak garaipen erraza lortu du Obradoiro talde galiziarraren aurka. Brad Olesonek gidatu du taldea erasoan une erabakigarrietan.

Baskonia-Obradoiro (72-53). Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak garaipen sendoa eskurat du Iradier Arenan Blusens Monbus taldearen aurka. Arabako taldea nagusi izan da partida osoan eta Obradoirok ahultasuna erakutsi du defentsan. Brad Olesonek ederki gidatu du taldea norgehiagokako une erabakigarrietan.

Intentsitate handiarekin jokatuko du Baskoniak partidako aurreneko minutuetan eta Olesonen gidaritzapean 9-0ekoa jarri dute markagailuan Ivanovicen mutilek. Caja Laboral eroso egon da kantxan eta Obradoirok ezin izan du arabarren erasoa gelditu. Lehenengo laurdena 18-7koarekin bukatu da Iradier Arenan.

Bigarren laurdenean gasteiztarrek abantaila garrantzitsua lortu dute Reggie Williamsen saskiraketei esker (26-8), baina Blusens Monbus taldeak defentsa sendotu egin du eta galiziarrak saskiraketak lortzen hasi dira. Corbachok 34-26koa jarri du markagailuan eta atsedenaldira 8 puntuko azpitik joan da Obradoiro.

Hirugarren laurdenaren aurreneko minutuetan Brad Oleosnek berriro gidatu du taldea erasoan eta Caja Laboralek aldea handitu egin du markagailuan (42-28). Galiziako taldeak ezin izan du defentsan eutsi eta Teletovicek 19 puntu goitik jarri du Baskonia (53-34).

Azkenengo laurdeneko lehenengo minutuetan partida erabakita gelditu da eta Dusko Ivanovicek aldaketak egin ditu bostekoan. Blusensek ez du erasoan asmatu et fernando San Emeteriok azken 72-53koa jarri du markagailuan. Ivanovicen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Iradier Arenan sailkapenean aurrerapausoa emateko.

Fitxa teknikoa:

72. Caja Laboral (18+16+19+9): Heurtel (5), Oleson (14), N. Bjelica, Teletovic (14), Dorsey (5)-hasirako bostekoa-, Prigioni (5), Ribas (2), M. Bjelica (9), Williams (7), San Emeterio (9), Seraphin (2).

53. Blusens Monbus (7+19+8+19): Palacio (4), Bulfoni, Ere (4), Lasme (4), Kendall (11)-hasierako bostekoa-, Rodríguez (2), Hopkins (2), Washington (9), Nguema, Corbacho (13), Junyent (4).