Itxi

Euroliga

Baskoniak jipoia jaso du Zalgirisen aurka

A.B. | EiTB Media

Leer en Castellano

Arabako taldeak 92-73ko emaitzarekin galdu du Kaunsen jokatu duen Euroligako 13. jardunaldiko partida.

Zalgiris - Baskonia partidako irudia. Argazkia: EFE

Zalgiris Kaunasek TD Systems Baskonia jipoitu du (92-73) Euroligako 13. jardunaldiko partidan. Ondorioz, talde lituaniarrak Arabako taldea aurreratu du sailkapenean. Atzerapausoa eman dute Ivanovicek zuzentzen dituen mutilek.

Baskoniak ondo ekin dio neurketari eta Fallen bitartez min egin dio aurkariari taulapean. Ondoren, lehia parekatua izan da, bi taldeek nahi erraz saskiratzen izan dutelarik. Dena den, Zalgirisek bost hiruko sartu ditu lehen laurdenean, eta horrek min egin dio Arabako taldeari. Hasierako laurdenaren azken txanpan, ordea, Zoran Dragici esker, desabantaila murriztu du Baskoniak (25-22).

Hiruko jaurtiketak sartzen jarraitu du Kaunasko taldeak, eta talde gasteiztarrari saskiratzeak lortzea kostatzen hasi zaio, etxeko taldeak hamar puntuko errenta eskuratu duelarik (39-29). Hamaika puntugatik ere galtzen joan dira, baina Luca Vildozak azken unean sartutako hirukoak aldeak murriztu ditu (44-36).

Atsedenaldiaren ostean, ez da partidaren gidoia aldatu. Hiruko jaurtiketak sartzen segitu du Zalgirisek eta Baskoniak ezin izan ditu jokaldi horik defendatu (58-42). Gaizki ibili da Arabako taldea, noraezean, eta Dusko Ivanovic aldaketak egiten saiatu den arren, alferrik, hirugarren laurdena 68-47ko emaitzarekin amaitu baita.

Azken laurdenaren hasieran 13-0eko partziala lortu du Zalgirisek eta orduan aukerarik gabe geratu da Baskonia. Emaitza txukuntzen saiatu da Gasteizko taldea, baina azkenean porrot mingarria jaso du (92-73).

Fitxa teknikoa:

92 - Zalgiris Kaunas (25+19+24+24): Walkup (3), Grigonis (11), Milaknis (15), Hayes (11) eta Lauvergne (12), -hasierako taldea-, Blazevic (-), Jokubaitis (6), Rubit (6), Jankunas (7), Lekavicius (13), Geben (2) eta Lukosiunas (6).

73 - TD Systems Baskonia (22+14+11+26): Henry (6), Giedraitis (7), Sedekerskis (-), Polonara (9) eta Fall (14) -hasierako taldea-, Vildoza (10), Jekiri (2), Peters (12), Diop (-), Dragic (10) eta Kurucs (3).

Epaileak: Sreten Radovic (Kroazia), Emin Mogulkoc (Turkia) eta Amit Balak (Israel).

Albisteak (3)