Itxi

Bi porrot jarraian

Caja Laborali Euroligako 'Top16'a urrundu zaio

ERREDAKZIOA

Baskoniak bi porrot pairatu ditu Europako azken bi neurketetan eta 'Top 16'rako bidea nahastu zaio.

Fernando San Emeterio euskal derbian. Argazia: EFE.

Fase erregularrean hiru garaipen jarraian lortu ostean, Gasteizko taldeak bi porrot gehitu ditu azken bi jardunaldietan (Nacy eta Gescrap Bizkaia) eta multzoko lehen postua korapilatu zaio.

Dusko Ivanovicen taldeari A multzoko lidertza aldendu zaio, izan ere, orain ia talde guztiak 'Top 16'an sartzeko aukera dute. Hurrengo faserako txartela eskuratzeko ez du huts gehiagorik egin behar. Datorren ostegunean Fenerbahceren aurka arituko da bigarren itzuliko lehen neurketan. Gasteiztarrek hiru garaipen lortu behar dituzte arazorik gabe Europako talde hoberenen artean aritzeko.

Olympiacos eta Canturen aurka neurketa gogorrak izango ditu Baskoniak etxetik urrun; Frantziako Nancy etxean hartuko du. Fase erregularreko azken partida Bilboko Gescrap Bizkaiaren aurka jokatuko du Gabonen aurretik. Euskal bi tadeek etxekolanak egin beharko dituzte, azken neurketa hil ala bizikoa bilakatu ez dadin.

Albisteak (1)