Itxi

Euroleague Basketball

Caja Laboral-Fenerbache (90-85): Baskonia izaera duen garaipena

A.B.

Erredakzioa

Partida oso berdindua izan da eta lehen lau laurdenen amaieran emaitza 73-73koa izan da. Norgehiagoka luzapenean erabaki da eta hor azaldu du nagusitasuna talde gasteiztarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Caja Laboral Baskoniak garaipen garrantzitsua eskuratu du (90-85) Fenerbache Ulkerren aurka Iradier Arenan. Norgehiagoka hau irabazita Top 16rako sailkapena oso gertu du talde arabarrak

Elmer Benneti talde gasteiztarrak eskainitako omenaldiaren ondoren hasi zen norgehiagoka Iradier Arenan. Ondo ekin zion norgehiagokari etxeko taldeak, baina turkiarrek garaiz erreakzionatu zuten eta lehen hamar minutuak 16-14ko emaitzarekin bukatu zen.

Bigarren laurden ere ondo hasi zuen Caja Laboralek eta zazpi punturainoko abantaila eskuratu zuen etxeko taldeak, baina Fenerbachek ez zuen etsi eta lehenik markagailuan desabantaila murriztea lortu zuen hasieran eta ondoren irauli ere egin zuen. Atsedenaldira lau puntuko abantailarekin iritsi zen talde turkiarra (38-42).

Atsedenalditik bueltan talde bisitaria hasi zen hobeto eta bere ahala bederatzi puntuko abantaila eskuratu zuten (490-49). Gauzak zail jarri zitzaizkion Baskoniari, baina Ivanovicen mutilek jokoa hobetzen hasi zen eta desabantaila pixka bat murriztu zuen hirugarren laurdenaren bukaeran (54-60).

Azken laurdenean berdintasuna izan zen nagusi. Caja Laboralek azkar lortu zuen partida berdintzea (63-63) eta bi hiruko jarraian saskiratuta sei puntuko abantaila lortu zuen (71-65). Spahijak zuzentzen duen Fenerbache, ordea, ez zegoen etsitzeko prest eta norgehiagoka berdintzea lortu zuen (73-73). Azken jabetza Baskoniak izan zuen, baina Teletovicen jaurtiketa ez zen sartu eta luzapenera joan zen partida.

Luzapenean Caja Laboral izan zen jaun eta jabe. Hasiera bikaina eman zioten luzapenari eta Fenerbache baino gehiago izan ziren. Erasoan asmatuz eta defentsako errebotean nagusi izanda garaipena eskuartu zuen Baskoniak 90-85eko emaitzarekin. Partida hau irabazita A multzoko lidergoan darrai Caja Laboralek.

Fitxa teknikoa:

90 - Caja Laboral (16+22+16+19+17): Prigioni (11), Oleson (13), N. Bjelica (7), Teletovic (12), Seraphin (6) -hasierako bostekoa-, San Emeterio (25), Dorsey, M. Bjelica (16), Dragic, Ribas, Heurtel.

85 - Fenerbahce (14+28+18+13+12): Ukic (9), Onan (4), Sefolosha (13), Gist (5), Vidmar (6) -hasierako bostekoa-, Jerrells (13), Savas (14), Preldzic (2), Bogdanovic (19).

Bideoak (1)