Endesa Liga
Caja Laboral eta Williams kontratua eteteko akordiora iritsi dira
Erredakzioa
Jokalariak Baskoniaren displinaren parte izateari utzi dio. Talde arabarrean zazpi partida jokatu ditu.
Reggie Williams eta Caja Laboral bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iritsi dira ostiral honetan. Aurten fitxatu zuten Williams.
Bi aldeak kontratua eteteko ados egon direla adierazi du Caja Laboralek. Williamsek zazpi partida jokatu ditu Baskoniarekin bataz beste 4,9 puntu eta 4ko balorazioa lortuz.