Itxi

Asteazkenean 21:00etan

Caja Laboral-Nancy: Baskoniak ezin du huts egin

Erredakzioa

Partida erabakigarria jokatuko dute gasteiztarrek etxean Top16rako txartela lortzeko bidean.

Dusko Ivanovic. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Sluc Nancy taldea hartuko du asteazken honetan Euroligako partidan (21:00). Partida erabakigarria izango da Baskoniarentzat Top16rako txartela eskuratzeko bidean. Gasteiztarrek ezin dute huts egin.

Fernando San Emeteriok ezin izan zuen Ligako Murtziaren kontrako neurketan parte hartu, baina asteazkenerako prest egon daiteke. Pau Ribas ere min hartuta dago, baina ez dituela arazorik izango ematen du. Milko Bjelica, ordea, baja izango da eta geldirik bi aste gehiago eman ditzake.

Bestalde, Vladimir Golubovicen itzulera izango da Gasteizera.


Albisteak (2)