Igandean, 19:30ean
Caja Laboral-Regal Barcelona: Baskoniak berdez jantzita jokatuko du
Erredakzioa
Igandean, 18:00etan jokatuko da partida Iradier Arenan. Dusko Ivanovicek jokalari guztiak erabili ahal izango ditu partida honetan inor ez baitago min hartuta.
Caja Laboral Baskoniak Endesa Ligako liderra den Regal Barcelonaren aurka jokatuko du igandean Iradier Arenan (18:00etan). Berdez jantzita jokatuko dute arabarrek Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdea izango delako eta hiriari omenaldia egiteko.
Bartzelona da puntu gutzien hartzen duen taldea, 64,8 punturekin eta Caja Laboralek 67,4 puntu hartzen ditu partidako.
Dusko Ivanovicek jokalari guztiak prest ditu partida honetarako. San Emeterio eta Milko Bjelica izan situzten lesioetatik sendatu dira eta jokatzeko moduan daude.