Osteguna 22:00etan
Gescrap-Caja Laboral: Beste derbi bat urte bukaeran
ERREDAKZIOA
Caja Laboralek berriro bisitatuko Miribilla, urteko azken norgehiagokan, talde bizkaitarraren aurka Euroligatik kanpo gelditu ostean.
Gasteiztarrek eta bizkaitarrek indarrak neurtuko dituzte berriro ere, aste bateko desberdintasunarekin. Kasu honetan, ACB Ligan.
Dusko Ivanovicek jokalari guztiak jokatzeko prest ditu. Top 16tik at gelditu ondoren, aurkari berdinaren kontra akatsak gainditu dituzten edo ez konprobatuko dute.
Ivanovicek ez du Joey Dorsey kantxaratuko eta bere lekua Milko Bjelica eta Valdimir Golubovicekin beteko ditu.
Fotis Katsikarisek gidatutako taldea, bere aldetik, oso irregular dabil etxeko ligan. Garaipenak baino porrot gehiago lortu ditu, sei neurketa galdu eta bost irabazi. Irabazitako partida guztiak Miribillan izan dira; Cajasol Banca Civicak soilik lortu du garaipena bertan.