Kargatzen...
Itxi

Play-offak

Baskoniak Valentzia izango du aurkari Endesa Ligako final-laurdenetan

A. B. E. | Erredakzioa

Leer en Castellano

Burgosek Bilbao Basketen aurka porrota jaso duenez, jada ezin ditu harrapatu sailkapenean. Arabako eta Valentziako taldeek 4. postua eskuratzea izango dute helburu, kantxa faktorea alde izateko.

Valentzia Basketen eta Baskoniaren arteko partida bateko irudia. Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak Valentzia izango du aurkari Endesa Ligako final-laurdenetan. Astearte honetan Hereda San Pablo Burgosek porrota jaso duenez RETAbet Bilbao Basketen aurka, jada ezin ditu Baskonia eta Valentzia gainditu sailkapenean.

Ondorioz, argi dago Valentzia eta Baskonia elkarren aurka lehiatuko direla play-offetako lehen kanporaketan, baina laugarren postua eskuratzea izango dute helburu orain, final-laurdenetan kantxa faktorea alde izateko.

Albisteak (3)