ENDESA LIGA
Baskonia 5. izango da eta Valentziaren aurka jokatuko du kantxa faktorea aurka izanda
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Taronjek aukerarik gabe utzi dituzte gasteiztarrak, Urbas Fuenlabradari larunbatean irabazi ostean.
TD Systems Baskonia bosgarrena geratuko da Liga Endesako sailkapenean Valentziak Urbas Fuenlabradari larunbatean irabazi ondoren.
Taronjek aukerarik gabe utzi dituzte gasteiztarrak, nahiz eta gaurko partida jokatu behar duten oraindik, Baxi Manresaren kontra.
Valentziarrek "average"a alde dute, beraz berdinketa emango balitz aurretik kokatuko lirateke.
Bi taldek elkarren aurka jokatuko dute final-laurdenetan eta kantxa faktorea Jaume Ponsarnauren taldearentzat izango da. Gainera, publikoaren babesa izango dute La Fontetan.