Itxi

Hirugarren onena

Baskoniak ACB ligan 700. garaipena lortu du

Erredakzioa

Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik ACBko historiako hirugarren talderik onena bilakatu da gasteiztarra Fuenlabrada Iradier Arenan gaindituta.

Baskonia-Fuenlabrada (61-51). Argazkia: EFE

ACB ligako 700. garaipena eskuratu du Saski Baskoniak Iradier Arenan Fuenlabrada 61-51 gainditu eta gero. Arabazo taldeak 1.111 partida jokatu ditu Espainiako saskibaloi liga onenean eta gaur arte 700 garaipen lortu ditu. Horrela, neurketen ehuneko 62,9a irabazi ditu Baskoniak.

Gasteizeko taldea, puntako taldeen artean hirugarrena da Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik. Kataluniako taldeak 1.193 partida jokatu ditu, 901 garaipen eskuratuta. Real Madrilek 1.153 norgehiagoka jokatu ditu, 833 garaipen eskuratuta.



Albisteak (2)