Neguko merkatua
Matt Walsh, 'aukera' aprobetxatzeko prest
Erredakzioa
Ameriketako Estatu Batuetako hegalekoak hurrengo hilabeterako kontratua sinatu du, Pau Ribas minduta dagoen bitartean haren lekua hartzeko.
Caja Laboralek Matt Walsh jokalari estatubatuarra aurkeztu du astearte honetan. Jokalaria UCAM Murtziatik dator; zortzi partida jokatu ditu han denboraldi honetan.
Walshek 25 urte ditu eta 1,97 metroko garaiera dauka. Hurrengo hilabeterako kontratua sinatu du, Pau Ribas minduta dagoen bitartean haren lekua hartzeko. Izan ere, Kataluniako jokalariak eskuineko eskumuturra mindu du eta, horregatik, gutxienez bi aste gehiago kantxetatik urrun egongo da. Gasteizko taldeko teknikarien gustukoa izatekotan, estatubatuar jokalaria denboraldi amaierara arte geldituko da.
Ameriketako Estatu Batuetako hegalekoak adierazi duenez, "Liga eta Kopa irabazi" ahal dituen talde batean "aukera" aprobetxatzeko prest heldu da Gasteizera.