Itxi

Final-laurdenak

Valentziaren eta Baskoniaren arteko hirugarren partida, ostiralean, 22:00etan

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Endesa Ligak jakinarazi duenez, talde valentziarraren eta arabarraren arteko final-laurdenetako kanporaketako hirugarren neurketa ekainaren 4an jokatuko da, 22:00etan, Fontetan.

Plonara eta Colom (Baskonia), Kilinici (Valentzia) baloia kendu nahian. Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak ostiralean (ekainak 4) jokatuko du Valentziaren aurka Endesa Ligako final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida, 22:00etan, Fontetan (Valentzia), ACBk asteazken honetan jakindarazi duenez.

Valentziaren eta Baskoniaren arteko neurketa ostiraleko 19:45ean jokatzeko zegoen aurreikusita, baina Real Madrilek Kanara Handia kanporatu eta finalerdietarako txartela lortu duenez, 22:00etan jokatuko da valentziarren eta arabarren arteko neurketa erabakigarria.

Final-laurdenetako kanporaketako lehen neurketa Valentziak irabazi zuen (87-86), eta bigarrenean Baskonia nagusitu da (76-65). Ondorioz, finalerdietarako txartela ostiralean izango dute jokoan bi talde horiek.

Albisteak (2)