Kargatzen...
Itxi

Ofiziala

Dusko Ivanovicek beste urtebetez jarraituko du Baskoniaren aulkian

L. E. A. | EITB MEDIA

Gasteizen ibilbide oparoena izan duen entrenatzailea da. Taldea 689 partidetan zuzendu du, eta horietatik 455 irabazi ditu.

Dusko Ivanovic, TDS Baskonia taldeko entrenatzailea. Argazkia: EITB MEDIA.

Dusko Ivanovicek taldea beste urtebetez zuzenduko duela iragarri du TDS Baskoniak.

Horrela, Montenegroko entrenatzailearen hirugarren garaia Gasteizen luzatu egingo da. 2019ko Eguberritan hartu zuen taldea hirugarrenez, eta 2020an ACBko txapeldun egin zuen.

Lehen etapa 2000-01 denboraldian hasi zuen. Orduan bost urte eman zituen Gasteizen, bata bestearen atzetik, eta bere eskutik talde arabarrak ACB lehen aldiz irabazi zuen. Horrez gain,  bi Errege Kopa irabazi zituen.

Bigarren etapa 2008-09an hasi zen, eta 2012-13ra arte irain zuen. Orduan bigarren liga eta hirugarren Errege Kopa irabazi zituen.

Titulu gehien irabazi dituen entrenatzailea

Hirugarren etapa hasi eta sei hilabetera ACB liga hirugarrenez irabazi zuen, eta ordutik klubean titulu gehien irabazi dituen entrenatzailea da.

Orotara, Ivanovicek 689 partidetan zuzendu du Baskonia ACBn eta Euroligan, eta horietako 455etan garaipena lortu du, % 66.

Bideoak (2)