Itxi

Baskonia

Prigioni Ligan partida gehien jokatu dituen atzerritarra bilakatu da

Erredakzioa

Argentinarra ACBko historian partida gehien jokatu dituen atzerritarra da, 435 norgehiagoka jokatu baititu.

Prigioni Manresaren aurka. Argazkia: EFE

Caja Laboral taldeko Pablo Prigioni ACB Ligan partida gehien jokatu dituen atzerritarra bilakatu da Assignia Manresaren aurkako partidaren ostean. 1983an Liga martxan jarri zenetik 435 neurketa jokatu ditu Argentinako joko antolatzaileak.

Argentinan jaioa da Prigioni, baina Espainiako nazionalitatea ere badu. Baskoniako jokalariak Granger Hall estatubatuarraren marka (433 norgehiagoka) hautsi du.


Albisteak (2)