Real Madril-Caja Laboral
Baskonia: Mirza Teletovic jokatzeko prest dago
Erredakzioa
Pablo Lasoren taldearen aurka jokatzeko prest izango da Bosniako jokalaria. Bizkarrean eta ukondoan mina izaten jarraitzen du Teletovicek, baina zurien aurka kantxan izango da.
Real Madrilen aurkako Endesa Ligako neurketa jokatzeko moduan izango da Mirza Teletovic kapitaina. Bosniako jokalariak bizkarrean eta ukondoan mina izaten jarraitzen duela adierazi du, baina Pablo Lasoren taldearen aurka kantxan izango dela baieztatu du.
“Hiru urteko gerra baten bizirik irautea lortu badut, ez ditut jokatzeko arazoak izango” esan du Teletovicek txantxetan.
Baskoniako jokalari erabakigarriena bilakatu da pibota denboraldi honetan eta horregaitik Dusko Ivanovicen arbelean ezinbestekoa dabere parte hartzea.