Itxi

Agurra

Ilimane Diop jokalariak Baskonia utziko du, 11 urteren ostean

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Klubaren historian partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da, eta Euroligan taldeko inork ez du berak baino neurketa gehiagorik jokatu.

Ilimane Diopi agur esateko Baskoniak ateratako irudia

Ilimane Diop jokalariak TDS Baskonia utziko du klubean 11 urte baino gehiago eman ostean.

Modu horretan, pibotak amaitutzat emango du Gasteizen egindako ibilbidea. 16 urte zituela iritsi zen Baskoniaren harrobian jokatzeko, eta gaur taldea uzteko akordioa egin du klubarekin.

Diopek 451 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin Euroligan (193) eta Endesa Ligan (258), eta aurreko denboraldian kapitain lanetan aritu zen.

Klubaren historian partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da, eta Euroligan taldeko inork ez du berak baino neurketa gehiagorik jokatu.

Gainera, iaz ACB Liga irabazi zuen Valentzian, arabarrekin irabazitako titulu bakarra.

Ilimane Diopen eta Achille Polonararen agurrekin, Baskoniak barne-jokoa indartzeko jokalariak fitxatu beharko ditu orain.

Albisteak (3)

Bideoak (1)