Itxi

Egutegia

Valentzia-Baskonia eta Joventut-Bilbao Basket partidak, 2021-2022 Endesa Ligako lehen jardunaldian

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Gasteizko taldeak Fuente de San Luis pabilioian jokatuko du irailaren 18an, 20:45ean. Egun berean, Bilboko taldeak Badalonan ekingo dio denboraldiari, 18:00etan.

Endesa Ligako baloia. Argazkia: EFE

Saskibaloiko Kluben Elkarteak asteazken honetan publikatu du 2021-2022 Endesa Ligako egutegia. Baskoniak Valentziaren aurka jokatuko du estreinako partida, eta Bilbao Basketek Joventut izango du aurkari

Endesa Liga irailaren 18an hasiko da, 18:00etan jokatuko diren Joventut-Bilbao Basket eta Rio Breogan-Lenovo Tenerife partidekin. Bilboko taldeak Badalonan ekingo dio denboraldiari. Bestalde, egun berean, Baskoniak Valentziaren kontra jokatuko du Fuente de San Luis pabilioian, 20:45ean.  

Denboraldiko lehen euskal derbia abenduaren 11n jokatuko dute Baskoniak eta Bilbao Basketek Buesa Arenan. Bilbotarren eta gasteiztarren arteko bigarren derbia martxoaren 27an jokatuko da Bilbao Arenan. 

Endesa Ligako lehen jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak: 

Irailak 18, larunbata: 

Joventut - Bilbao Basket (18:00etan) 

Rio Breogan - Lenovo Tenerife (18:00etan)

Coosur Real Betis - MoraBanc Andorra (20:45ean)

Valentzia Basket - Baskonia (20:45ean)

Irailak 19, igandea: 

Urbas Fuenlabrada - Kanaria Handia (12:30ean) 

Barça - UCAM Murcia (12:30ean) 

Casademont Zaragoza - Baxi Manresa (17:00etan) 

Real Madril - Hereda San Pablo Burgos (18:30ean) 

Unicaja - Monbus Obradoiro (20:00etan) 

Albisteak (2)

Bideoak (1)