Gasteizen
Milko Bjelica: 'Talde osoa egiten ari den lana da garrantzitsua'
Erredakzioa
Baskoniako pibota 'oso pozik' dago egiten ari den lanarekin. Gainera, Bjelicak 'maila fisiko onean eta sasoi onean' ikusten du taldea Obradoiroren aurka jokatzeko.
Milko Bjelica Caja Laboral taldeko pibotak egiten ari den lanarekin "oso pozik" dagoela adierazi du. Gasteizeko taldean bere aurreneko denboraldian maila ematen ari da pibota eta "taldearen lana banakakoa baino garrantzitsuagoa" dela gogoratu du.
Montenegroko jokalaria minutu asko jokatzen ari da denboraldi honetan, Baskoniak hutsune asko baititu barneko jokoan Barac, Seraphin eta Batista gabe.
Bartzelonako Errege Kopa aurretik Blusens Monbus talde galiziarraren aurka jokatuko dute Ivanovicen mutilek. Ligako partidarako, Bjelicak taldea "batuta" eta "maila fisiko eta sasoi onean" ikusten du Unicajaren aurka garaipena lortu eta gero.