Itxi

Errege Kopa

Ivanovicek Barça gainditzea oso zaila izango dela onartu du

Erredakzioa

Partida 18:00etan hasiko da. Caja Laboral taldeko entrenatzaileak 'jokoan beheraldirik gabe' jokatu beharko dutela azaldu du Xavi Pascualen taldeak kalitate handia daukalako.

Ivanovic. Argazkia: EFE

Dusko Ivanovic, Caja Laboraleko entrenatzaileak, Bartzelonaren aurka "taldeak jokoan beheraldirik gabe" jokatu beharko duela azaldu du eta talde blaugrana finalerdietan gainditzea "oso zaila" izango dela onartu du.

Lagun Aro 72-65 gainditu zuten Ivanovicen mutilek final-laurdenetan hirugarren laurden aparta eginda, atsedenaldian markagailuan 10 puntu azpitik egon baitziren.

"Azkenaldiko beheraldiak izaten baditugu oso zaila izango dugu Bartzelonak ederki aprobetxatuko dituelako. Bartzelonaren aurka partidan berriz sartzea zailagoa izango da" onartu du Dusko Ivanovicek.

Gainera, anotazio altuko partida ezin izango dutela bilatu adierazi du Caja Laboral taldeko entrenatzaileak. Jokalari guztiek 40 minutuak erne egon beharko dutela azaldu du.

"Bartzelonak kalitate handia dauka eta azkar jokatzen badaki. Blaugranen saskiraketa errazak gelditu egin beharko ditugu eta defentsa estutu beharko dugu" azaldu du Montenegroko teknikariak.



Albisteak (2)