Itxi

EUROLIGA (2. JARDUNALDIA)

Olimpia Milanek Baskoniaren bolada txarra areagotu du (64-78)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Dusko Ivanovicen taldeak galdu egin du Euroligako bigarren jardunaldian, eta denboraldiko laugarren porrota kateatu du jarraian.

Rokas Giedraitis, baskoniaren jokalari nabarmenena. Argazkia: EFE

Baskoniak galdu egin du Olimpia Milanen aurka ostiral honetan, Euroligako bigarren jardunaldian (64-78), jaurtiketetan izandako akatsek eraginda. Ondorioz, gasteiztarrek jarraian galtzen duten laugarren partida da, ACB eta Euroliga aintzat hartuta.

Arabarrek kale egin dute berriro norgehiagoka txar bat jokatu ostean: akats ugari egin dituzte, batez ere erasoan, nahiz eta aurreko norgehiagoketan izandako baloi galduen kopurua  murrizteko gai izan diren.

Shavon Shields Baskoniako jokalari ohiaren eta Malcolm Delaneyren puntuak (12 eta 13 puntu, hurrenez hurren), funtsezkoak izan dira partidako amaiera aldera, italiarrek neurketa une oro kontrolpean izan duten arren.

Rokas Giedraitis lituaniarra, 20 puntuko balorazioarekin, bere taldea bultzatzen saiatu da. Steven Enoch, Simone Fontecchio eta Wade Baldwin taldekideak hari jarraitzen ahalegindu dira tarteka, baina ez dute saskiari begira asmatu.

Fitxa teknikoa:

64 - Baskonia (17+13+17+17): Baldwin (14), Giedraitis (14), Fontecchio (16), Sedekerskis (4) eta Nnoko (4) –hasierako bostekoa–, Marinkovic (-), Enoch (10), Granger (2), Costello (-) eta Kurucs (-).

78 - AX Armani Exchange Milán (19+19+19+21): Delaney (13), Hall (12), Shields (12), Melli (10) eta Tarczewski (-)–hasierako bostekoa–, Grant (2), Ricci (5), Datome (-), Rodríguez (8), Mitoglu (8) eta Hines (8).

Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Mario Majkic (Eslovenia) eta Luka Kardum (Kroazia). Ez dute inor kanporatu.

Gertakariak: Euroligako bigarren jardunaldiko partida, Gasteizko Fernando Buesa Arenan jokatutakoa 7.487 ikusleren aurrean.

Albisteak (4)