Igandean 12:30ean
Ivanovic ez da Blancos de Ruedaren azken postuaz fio
Erredakzioa
Liga hasi zenetik bost hilabete igaro direnean, taldeari "oraindik pixka bat falta" zaiola aitortu du teknikariak.
Caja Laboralek Valladolideko Blancos de Rueda taldea hartuko du igande honetan etxean (12:30). Fase erregularreko azken partidetan hobekuntza erakustea espero du Dusko Ivanovic Baskoniako entrenatzaileak.
Liga hasi zenetik bost hilabete igaro direnean, taldeari "oraindik pixka bat falta" zaiola aitortu du teknikariak. Igandeko partidari buruz hitz egitean Assignia Manresaren aurka taldeak jasotako porrot mingarria gogora ekarri nahi izan du.
Ivanovic ez da aurkariak sailkapen nagusian duen postuaz fio, baina Baskoniak "mailari eta erritmoari eustea" espero du eta horrela ezustekorik ez egotea.