Itxi

Ostiral honetan

Zeniten etxean garaipena lortu nahi du Baskoniak, jasotako azken porrota ahazteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euroligako 7. jardunaldiko partida 19:00etan hasiko da.

Dusko Ivanovic

Bitci Baskoniak Euroligan duen ibilbidea zuzentzeko aukera du ostiral honetan San Petersburgoko Zeniten aurka Errusian jokatuko duen partidan. Gasteiztarrek jipoia hartu zuten asteazkenean Unics Kazan taldearen eskutik.

Xavi Pascualen taldeak galdu egin zuen aurreko partida, etxean, Real Madrilen aurka, 68 eta 75. Ondo jokatu zuten, batez ere kanpoko jokoan, aurretik ACBn ibilotako zenbait jokalariri esker: Mateusz Ponitka (Tenerife), Jordan Loyd (Valentzia) eta Billy Baron (Murtzia).

Hiru jokalari horiek puntu asko ematen dizkiote talde errusiarrari. Zenit eta Baskonia berdinduta daude sailkapenean, hiruna garaipen eta hiruna porrotekin.

Bi taldeek lau partida jokatu dituzte elkarren aurka, eta etxean zein etxetik kanpo gailendu dira. Azken garaipena gasteiztarrek lortu zuten aurreko denboraldian azken laurdenean 20 puntuko aldea iraulita.

Albisteak (3)