Itxi

Endesa Liga

Caja Laboralen garaipen handia Fontetan

Erredakzioa

Baskoniak Valentzia Basketi 63-68 irabazi dio kantxa zail horretan eta sailkapeneko hirugarren postua mantentzeko aurrerapausoa eman du arabarrek.

Caja Laboralek 63-68 irabazi dio Valentziari. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

63 - Valencia Basket (15+22+18+15): San Miguel (-), Martínez (8), Claver (14), Caner-Medley (13), Lishchuk (2) -hasierako bostekoa-
Markovic (4), Ogilvy (-), Newley (-), Faverani (6), Pietrus (2), De Colo (14).

68 - Caja Laboral (22+15+15+16): Prigioni (6), Oleson (3), San Emeterio (13), N. Bjelica (4), Lampe (6) -hasierako bostekoa- Ribas (2), M. Bjelica (11), Heurtel (2) eta Teletovic (21).

Caja Laboral Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Valentzia Basketen aurka Fonteta kantxa zailean. Azken emaitza 63-68koa izan da.

Hasierako minutuak berdinduak izan dira, baina lehen laurdeneko azken minutuetan Baskoniak 0-13ko partziala lortu du eta zazpi puntuko aldearekin bukatu dira lehen hamar minutuak (15-22). Bigarren laurdenean, aurretik lortutako aldea mantentzea lortu dute Dusko Ivanovicen mutilek eta atsedenaldira 30-37ko emaitzarekin iritsi da partida.

Hirugarren laurdenean Valentzia izan da nagusi eta hobeto jokatuta aldeak murriztea lortu du etxeko taldeak. Azken laurdenera lau puntuko abantailarekin iritsi da norgehiagoka (48-52). Baskoniak ondo eutsi dio zeukan abantailari eta azkenean garaipena lortu du (63-68).