EUROLIGA (11. JARDUNALDIA)
Baskoniak galdu egin du CSKAren aurka (74-80)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errusiako taldeak lehen laurdenean oinarritu du bere garaipena, 15 puntuko aldea lortuta (8-23). Gasteiztarrak lau garaipenekin daude 11 jardunaldiren ostean.
Bitci Baskoniak galdu egin du (74-80) ostiral honetan Moskuko CSKAren aurka, Euroligako 11. jardunaldian, Neven Spahija entrenatzaile berriaren eskutik hobekuntza zantzuren bat eman duen arren, besteak beste, gasteiztarrek borrokan jarraitu baitute azken unera arte.
Arabako taldeak joan-etorri gehiegi izan ditu Buesa Arenan, eta CSKAk, Will Clyburn, Voigtmann eta Shengelia etxekoen kapitain ohiaren partida onarekin, gasteiztarren defentsari aurre egiteko gai izan da. Hala, Gasteiztarrak lau garaipenekin geratu dira, asteartean Izar Gorriaren aurka euren bolada txarra eten ostean (93-74) . Moskukoek, berriz, seigarren neurketa bereganatu dute.
Errusiarrek lehen laurdenean oinarritu dute euren garaipena, Voigtmannen (11 puntu tarte horretan) eta Shveden ekarpenari esker. CSKAk 15 puntuko zuloa zabaldu du hasierako 10 minutuetan (8-23). Dena den, bigarren laurdenean, arabarrek erreakzionatu egin dute, gutxienez defentsan.
Spahijaren mutilek lan fisikoa areagotu dute lehia parekatzeko, baina erasoan ez dira batere eraginkor aritu. Atsedenaldira iritsi direnerako 9 saskiratze baino ez dituzte lortu, 34 saiakera egin ondoren. Gainera, azken txanpan izandako kontzentrazio galeraren ostean aldapa gora jarri zaiei berriro lehia (26-35). Enoch bakarrik izanda gai puntuak saskiratzeko, Nnokok erreboteen bidez laguntzen zion bitartean.
CSKA, behintzat, ez zen hain emankorra izan eta barrutik gainditu zuen, baina Baskoniak ere saskiratzea behar zuen. Erreakzioak erakutsi zuen indar berriak daudela Spahijaren etorrerarekin. Clyburnek asko eman zien errusiarrei Shengeliaren ondoan, Grangerrek etxekoen eraso maltzurrari arnasa ematen zion bitartean.
Aldageletatik igaro eta gero, etxekoek beste aldarte batekin kantxaratu dira, Spahijaren etorrerarekin indar berriak zeudela erakutsiz, eta hiru puntura gerturatu dira (35-38), baina markagailua guztiz irauli gabe, eta hori aprobetxatu egin dute bisitariek berriro ere alde egiteko (41-54).
Baskonia berriak amore ematen ez duela erakutsi du gutxienez. Baldwinek bere ehunekoak hobetu ditu, Bayernekin bikain aritu zen jokalariaren itxura hartuz, eta Grangerrek ere zorrotz jardun du hiruko lerrotik azken aldera (65-72). Horrenbestez, neurketako garaipena alde batetik bestera ibili da azken hiru minutuetan, baina Moskurantz egin du.
Fitxa teknikoa:
74 - Bitci Baskonia (8+18+15+33): Baldwin (18), Granger (12), Giedraitis (11), Sedekerskis (3) y Enoch (14) -hasierako bostekoa-, Lamar Peters (1), Fontecchio (9), Nnoko (3) eta Marinkovic (3).
80- CSKA Mosku (23+12+19+26): Shved (6), Lundberg (11), Kurbanov (2), Shengelia (15), Voigtmann (16) -hasierako bostekoa-, Bolomboy (2), Ukhov (2), Hackett (-), Antonov (-), Clyburn (16), Milutinov (3) eta Grigonis (7).
Epaileak: Ilija Belosevic (Serbia), Sreten Radovic (Kroazia) eta Sergio Silva (Portugal). Granger kanporatu dute bost faltarengatik (40. min).
Gertakariak: Gasteizko Fernando Buesa Arenan jokatutako Euroligako hamaikagarren jardunaldiko partida, 8.104 ikusleren aurrean. Partida hasi aurretik, Baskoniak omenaldia egin dio Tornike Shengelia jokalari ohiari. Izan ere, georgiarrak lehen aldiz bisitatu du Buesa Arena harmailetan publikoa zegoela, Gasteizen sei denboraldi eman ondoren. Felix Fernandez etxeko taldeko kirol zuzendariak Baskoniako 23 zenbakidun kamiseta bat eman dio Shengeliari.