Itxi

Ilunben

Lagun Arok erakustaldia eman eta Baskoniaren aurkako derbia irabazi du

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek partida ederra jokatu dute eta 81-73 gainditu dute Caja laboral. Gipuzkoako taldeak sailkapeneko laugarren postuan sendo jarraitzen du.

Vidal eta Ribas. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

81.- Lagun Aro GBC: Papamakarios (7), Lasa, Betts (9), Salgado (3), Panko (20)-hasierako bostekoa- Sergi Vidal (8), Ogide, Lorant (9), Doblas (5), Neto (8), Baron (12),

73.- Caja Laboral: Teletovic (20), Lampe (4), San Emeterio (14), Prigioni (4), Pau Ribas (12)-hasierako bostekoa- M. Bjelica (4), Calbarro, Heurtel (3), Oleson (4), N. Bjelica (8).

Gipuzkoako taldea jaun eta jabe izan da lehenengo zatian eta Baskonia jokoaren arlo guztietan gainditzea lortu du. Pankoren gidaritzapean Lagun Arok markagailuan abantaila garrantzitsua hartu du (24-12) eta Caja Laboralek akatsak egin ditu baloi asko galduta. Baronekin Gipuzkoa Basketek erritmoa azkarragoa ezarri du kantxan eta lehenengo laurdena 27-15ekoarekin bukatu da Ilunben.

Sito Alonsoren mutilek agintzen jarraitu dute bigarren laurdenean eta Baskonia galduta ibili da Lagun Aroren erasoa gelditu ezinik. Ivanovicen mutilek ez dute erantzuteko bidea aurkitu eta GBCk markagailuko aldea handitu egin du. Atsedenaldian, 50-36 aurretik izan dira Donostiako taldeko jokalariak.

Atsedenaldiaren ostean Gipuzkoako taldeak erasoan sakatzen jarraitu du eta Caja Laboral ezinean aritu da (58-39). Ivanovicen mutilek ez dituzte jaurtiketak saskiratu eta Lagun Arok Baskoniako defentsako zirrikituak ondo aprobetxatu ditu. Hirugarren laurdeneko azkeneko saskiraketa Sergi Vidalek lortu du (65-53).

Azkeneko laurdenean partida erraz erabakita utzi dute Sito Alonsoren mutilek (77-60) eta Arabako taldeak ezin izan du emaitza irauli. Ilunbeko zaleek gozatu ederra hartu dute taldearen jokoarekin eta azken emaitza 81-73koa izan da Gipuzkoa Basketentzat.

Albisteak (1)