Euroliga
Baskoniak bere lehen partida jokatuko du hamabost egun eta gero
ETB Media
Covid-19 koronabirusaren agerraldia antzeman zuten Arabako taldean eta azken bi asteetan jokatu behar zituen partidak atzeratuta geratu ziren. Urtarrilaren 14an bisita egingo dio Real Madrili Euroligako 21. jardunaldiko partidan.
Bitci Baskonia hamabost egun egon da partidarik jokatu gabe taldean covid-19 koronabirusaren agerraldia izan ostean. Ostiral honetan, urtarrilaren 14an, Real Madrilen aurka jokatuko du Euroligako 21. jardunaldiko norgehiagoka.
Madrilgo neurketarako ez dira jokatzeko prest egongo Vanja Marinkovic eta Sander Raieste. Hala ere, Neven Spahijak taldea zuzendu ahalko du. Gainera, Rokas Giedraitis eta Lamar Peters jokatzeko prest daude.
Real Madril Euroligako sailkapeneko bigarren postuan da, eta etxean ez du partidarik galdu aurtengo denboraldian.