Igandea honetan
Baskonia eta Tenerife, Kopako azken plazarako hautagaiak
EITB Media
Talde gasteiztarrak salkapena lortuko du Valentziak zortzi puntuko aldeaz Teneriferi irabazten badio.
Asteburu honetan erabakiko da ACB Kopako zortzigarren taldea zein izango den; bi talde dira hautagaiak, Bitci Baskonia eta Lenovo Tenerife.
Granadan jokatuko den Koparako sailkatutako taldeak Real Madril, Bartzelona, Joventut Badalona, BAXI Manresa, UCAM Murtzia, Valentzia Basket eta Rio Breogan dira.
Tenerifek bere esku du Koparako sailkapena lortzea Burgosen 73-81 irabazi ostean atzeratutako partidan.
Halere, Valentziak zortzi puntu baino gehiagoko diferentziaz irabazten badu Baskoniak lortuko du Koparako txartela.
Zortzi puntuz galtzen badu Tenerifek sailkapen nagusiko aldeko tantoetara jo beharko da eta hor Bitci Baskoniak 1368 ditu eta Lenovo Tenerifek 1317; beraz, 52 puntu baino gehiago lortuta nahikoa du Kanarietako taldeak sailkapena lortzeko.
Tenerifek zazpi puntu baino gutxiagoko aldeaz galtzen badu edo garaipena eskuratzen badu, Koparako txartela berea izango da.
Valentzia Basketen eta Lenovo Tenerife taldeen arteko neurketa igandean jokatuko da iluntzeko 20:00etan Santiago Martin pabiloian.