Itxi

Endesa Liga

Baskoniak ez du 2022ko ACB Kopa jokatuko

EITB Media

Leer en Castellano

Tenerife Lenovok erdietsi du Granadako Koparako zortzigarren eta azken txartela nahiz eta Valentziaren aurka galdu (78-80).

Baskonia ez da izango 2022ko Kopako azken fasean. Argazkia: EFE

Asteburu honetan erabaki da ACB Kopako zortzigarren taldea zein izan den; bi talde ziren hautagaiak, Bitci Baskonia eta Lenovo Tenerife eta azkenean Kanariako taldeak lortu du txartela nahiz eta Valentziareren kontra galdu (78-80).

Valentziak zortzi puntu baino gehiagoko diferentziaz irabazten bazuen Baskoniak lortuko zuen Koparako txartela, baina ez da horrela eman.

Tenerifek bere esku zuen Koparako sailkapena lortzea eta horrela egin du.

Atsedenaldian 38-44 agintzen zuen Valentziak, gero hirugarren laurdenean etxeko taldeak markagailua irauli egin du, baina garaipena ihes egin dio azken momentuan. Nahiz eta irabazi ez Kopako helburua lortu dute.

Granadan jokatuko den Koparako sailkatutako taldeak

Real Madril

Bartzelona

Joventut Badalona

BAXI Manresa

UCAM Murtzia

Valentzia Basket

Rio Breogan

Tenerife Lenovo

Lenovo Tenerife vs Valentzia Basket partidaren fitxa teknikoa

78 – Lenovo Tenerife (21+17+26+14): Huertas (22), Salin (11), Sergio Rodriguez (-), Shermadini (10), Doornekamp (17) –hasierako bostekoa-; Borg (-), Fitipaldo (8), Sastre (-), Todorovic (4), Wiltjer (-) eta Guerra (6).

80 – Valentzia Basket (19+25+18+18): Dimitrijevic (10), Prepelic (13), Pradilla (4), Dubljevic (11), Labeyrie (5) –hasierako bostekoa-; Lopez-Arostegui (6), Van Rossom (2), Tobey (7), Jiménez (-), Hermannsson (2) eta Rivero (20).

Partzialak: 21-19, 38-44 (atsedenaldia), 64-62 eta 78-80.

 

Albisteak (3)