Itxi

Euroliga

Baskonia, burua altxatu ezinik (62-72)

EITB Media

Leer en Castellano

Talde gasteiztarrak Olinpiakosen kontra galdu zuen Buesa Arenan (62-72).

Alec Petersek partida ona egin zuen. Argazkia: EFE

Bitci Baskoniak Olinpiakosen aurka galdu egin zuen Fernando Buesa Arenan jokatutako Euroligako 25. jardunaldian. 

Neven Spahijaren taldeak gaizki hasi eta amaitu zuen partida eta zazpi garaipen dituzte soilik sailkapenean, beraz, playoffetarako sailkatzea mirari bat dirudi.

Partidari dagokionez Alec Peters (18 puntu eta 7 errebote) izan zen etxekoen jokalaririk onena; oraingoan ez zuen Baldwin, Granger edo Fontecchio taldekideen laguntzarik izan.

Olinpiakosek Real Madrili aurre egin zion aurreko jardunaldian eta oso ondo hasi zuen partida defentsan; lehen laurdenean 13-18 agintzen zuen. Bigarren laurdenean Baskoniak maila eman zuen eta hiru puntu azpitik amaitu zuen (29-32).

Hirugarren eta laugarren laurdenak galdu egin zituen ere Spahijaren taldeak 15-18 eta 18-22 eta neurketa hamar puntuko aldeaz galdu zuen azkekenean (62-72). Gasteiztarrek ezin izan zuten Papanikolaou (12 puntu) eta  Vezenkov gelditu (15 puntu).

FICHA TEKNIKOA

BITCI BASKONIA: Granger (5), Baldwin IV (5), Giedraitis (12), Fontecchio (4) eta Enoch (9) --hasierako bostekoa--; L.Peters (-), Raieste (2), Costello (4), A.Peters (18) eta Kurucs (3).

OLINPIAKOS: Walkup (12), Dorsey (17), Papanikolaou (12), Vezenkov (15) eta Fall (6) --hasierako bostekoa--; Sloukas (8), Martin (-), Printezis (-), Jean-Charles (-) eta McKissic (2).

Partzialak: 13-18, 16-14, 15-18 eta 18-22.

Albisteak (3)