LESIOA
Lamar Peters kantxetatik kanpo egongo da hainbat astez
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joko-antolatzaile estatubatuarrak min hartu zuen astearteko lan-saioan, eta giharretako lesioa du.
Lamar Peters Bitci Baskoniako jokalariak min hartu zuen astearteko entrenamendu-saioan, eta bost eta sei aste bitartean emango ditu bajan. Hori dela eta, gaur arratsaldean ez du taldearekin Milanera bidaiatuko, talde gasteiztarrak jakitera eman duenez.
Ezker izterreko atzeko aldean izandako lesioa taldea osatzeko eragozpen handia da, Neven Spahijaren konfiantzazko jokalaria baita.
Klubak jokalariarekin duen kontratua eteteko aukera aztertu beharko du datozen egunotan; izan ere, atzerritar gisa kontratatu zutenez, ezingo du ACBn jokatu, baldin eta atzerritar plazak betetzen dituzten bi jokalariek (Wade Baldwin eta Alec Peters) arazo fisikorik ez badute.
Lesio honek Lamar Petersen kontratua bertan behera uztea ekar dezake.