Astelehenean 19:00etan
Caja Laboral-Real Madril, sekulako partida Buesa Arenan
Erredakzioa
Astelehen honetan jokatuko da norgehiagoka arratsaldeko 19:00etan. Nocionik iragan asteburuan egin zuen debuta, baina oraingoan bere zaleen aurrean jokatuko du.
Astelehen honetan partida itzela bizi ahal izango da Gasteizeko Buesa Arena pabilioian. Arratsaldeko 19:00etan aurrez aurre ariko dira Endesa Ligako hirugarren sailkatua den Caja Laboral Baskoniak sailkapenean bigarrena den Real Madril izango du aurkari.
Fernando Buesa eraberrituan ez dago sarrerarik partida hau ikusteko eta dituen 15.504 eserlekuak beteko dira. Kirol alorrari begira, Caja Laboral Baskoniak San Emeterioren zalantza du min hartuta dagoelako. Ez da arazo larriegia Ivanovicek Nocionirekin konta baitezake.
Real Madrilek bi garaipeneko abantaila du Baskoniarekiko sailkapenean. Zail dute gasteiztarrek bigarren postu hori eskuratzea, baina Real Madrilen aurkako lehia irabaziz gero, aukeraren bat edo izango dute.