Itxi

Igandean, 12:30ean

Baskoniak etxetik kanpo jasotako azken bi porrotak ahaztu nahi ditu

Erredakzioa

Ivanovicen taldeak Manresaren kantxa bisitatuko du. Buesa Arenatik urrun azken bi partidak galdu dituzte gasteiztarrek eta garaipena nahi dute.

Argazkia: EFE

Caja Laboralek Assignia Manresaren kantxa bisitatuko du igande honetan bisitari gisa berriro garaipena lortzeko asmoz. Buesa Arenatik urrun azken bi partidak galdu dituzte gasteiztarrek.

Lagun Aro eta Lucentumen kantxetan bi porrot jarraian jaso ditu Ivanovicen taldeak. Etxetik kanpo azken garaipena martxoaren 4an lortu zuten Valentzian.

Fernando San Emeteriok ezin izango du Nou Congosten jokatu. Alacanten eta Real Madrilen aurkako neurketak galdu eta gero, pubalgiak jota hirugarren partida jarraian ezin izango du jokatu San Emeteriok.

Andres Nocioni argentinarra Manresara itzuliko da bederatzi urte geroago. Kataluniako taldean utzita lehen pausoak eman zituen Nocionik ACB Ligan.